XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gora Euskadi

Iragan Errepublika goizean, gure hunaindiko iru Probintziak, hasi Hendaiatik eta Santa Grazi kaskoraino, izkirioz beteak ziren.

Izkirio horiek ziren tinduz edo gudronaz. Baziren nunnai: Bidetan, murrutan, bazter arroketan.

Horien izkiriatzalek manua ukana zuketen nor-beraren ontasuneri kalterik ez egiteko.

Salbu kasu arras berezi batzu, partikularren etxe-murruak errespetatuak izan dira.

Izkirio horiek zioten:

Gora Euskadi 4 + 3 = 7 - 7 = 1 - Ken Muga - Induztria gaztentzat... eta holako.

Erreklama egile batek zaukun erraiten holako lan bat, gau bakar batez egiteko, bear direla berreun bat langile.

Diotenaz mutil bat arrastatua izan da Miarritzen, lan hortan ari izan delakoan. Bainan ukatu omen du.

PREFETAREN MANUA

Izkirio horiek agertu bezain laster, prefetak igorri du manua herriko etxe guzitarat, lenbailen horien kentzeko.

Ez dakit kazetek ukan duten ixilik egoiteko gomita, bainan guti dira (eta guti hek arras laburzki) mintzatu gertakari hortaz.

Izkirio horiek, badituzte ere andana bat laster suntsitu, dute anitz jende atzarri, bai kanpotiar eta bai ere Eskualdun.

OARMEN BATZU

Ez da, gure ustez, gau bakar batez, bein ere egin Eskual-Herri guzia hartuz, gisa hortako lan bat.

Egitate horrek zonbait gogoeta zor ditu....

Oraiko egunean, azpitik gora eldu da Eskual-Herrian gazteria berri azkar bat... deliberatua.

Gazte horien urratsak ez dabilzkate ez diru goseak, ez ohore goseak, ez kargu goseak - bainan, Eskual-Herria salbatzeko amets garbiak.

Horieri esker, Pariseko gobernua ere pixka bat mugituko ahal da hobeki laguntzeko eta errespetatzeko gure eskualdea.